Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2017-03-10

Garaiak aldatu dira, gaiak ere bai

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zen asteazkenean. Bertsolaritzan ere, egiteko asko dagoen arren, garaiekin batera aldatu dira gaiak ere. 1975eko saio bateko gai batzuk ekarri ditugu horren erakusgarri.
 Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zen asteazkenean. Oraindik ere ospakizunetik baino aldarrikapenetik gehiago duen eguna da, eta baita bertsolaritzan ere. Mende askotan ezkutuan egon izan da emakumeek plazan egindako jarduna, eta azkeneko urteetan oholtza gainean emakumeen presentzia nabarmen ugaritu arren, oraindik asko falta da benetako parekidetasunera iristeko.

 1975eko gaiak

 1975a Emakumearen Nazioarteko Urte izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak. Antzuolan bertso jaialdia egin zen apirilaren 5ean, eta horri lotutako gai bat baino gehiago izan zen. Gaur egungo ikuspegitik begiratuta, nabarmena da geroztik aldatu dela gaiak jartzeko modua.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza