Bertso bideoak saritzen dira 2017-03-14

Abian da Bertsomovieda sariketako 6. edizioa

Bertsoa eta bideogintza uztartzen dituen lehiaketa da Bertsomovieda. Apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, eta maiatzaren 5etik maiatzaren 12ko eguerdiko 12ak arte egongo da bozka emateko aukera zabalik. Guztira 2.500 ¤ daude saritan.
Bertsoa eta bideogintza uztartzen  dituen Bertsomovieda sariketaren seigarren edizoa martxan da jada.  "Zure bertsoklip, irudiz hornitutako bertso sorta, edo besteren baten bertso + irudiekin osatutako edozein bideo aurkez dezakezu… eta baita bururatzen zaizun beste edozein formatutako bideoren bat ere". Bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematean datza lehiaketa.  Edozein bertsok balio du, nork berea ala besteena, eta sariak mota guztietakoak dira, gazteenentzat bi sari, eta helduentzat beste bi. Horiez gainera, publikoaren sari potolo bat, eta bertso onenak dituen bertsomoviearentzat ere sari berezi bat; guztira 2.500 ¤ saritan.

Apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, eta maiatzaren 5etik maiatzaren 12ko eguerdiko 12ak arte egongo da bozka emateko aukera zabalik.

Ez dago inongo mugarik: mundu osora zabaldutako lehiaketa da, edonork har dezake parte, taldeka ala bakarka… gutxienez bertso bat eta bideo bat uztartzea da ezinbesteko baldintza bakarra. Sariak honakoak dira:

Sariak
Gazteentzat:
300¤ bertsomovie onenari

Helduentzat:
1000¤ko lehen saria

Guztientzat
500¤ko saria botorik gehien biltzen dituen bertsomovieari
200na ¤ko bi sari, epaimahaiak erabakitako bi aipameni
Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250¤


Gozatzeko lehiaketa bat izaki, bideoak bertsomovieda.com webgunean ikusgai egongo dira epea isten denetik, eta gogokoena bozkatzeko aukera ere izango da.

Xehetasun gehiago: bertsomovieda@gmail.com

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza