Orio, Irañeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatz aukeran 2017-03-14

Bertso udalekuetarako izena ematea zabalik

Bertso-eskolako kideek eta gurasoren bat Bertsozale Elkarteko kide dutenek izango dute izena emateko lehentasuna martxoaren 24ra arte; gainerakoek, martxoaren 30etik aurrera. Orio, Irañeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatza izango dituzte aukeran Bertso Udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoek
Bertso udalekuetarako izena ematea zabalik da. bertso-eskolako kideek eta gurasoren bat Bertsozale Elkarteko kide dutenek izango dute izena emateko lehentasuna martxoaren 24ra arte; gainerakoek, martxoaren 30etik aurrera. Orio, Irañeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatza izango dituzte aukeran Bertso Udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoek.

Bi eratara egin daiteke matrikula: www.bertsozale.eus webgunearen bidez, Bertso Udalekuen gunean topa daitekeen formularioa betez, edota telefonoz 943 69 41 29 zenbakira deituta. Behin izena emanda eta txandak osatuta, apirilaren 21a baino lehen emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei.

Egonaldi bakoitzak bere kokalekuaren arabera ezaugarri propioak ditu, baina guztietan izango da bertsolaritzaz gozatzeko aukera, Udalekuetako diskoa grabatuko da eta jolasak ez dira faltako, noski! Era berean, egonaldiak epe ezberdinetan gauzatuko dira eta adin tarte ezberdinetarako daude egokituta: txanden inguruko informazio osoa topa dezakezu, hemen.

20. urteurrena
20. urteurrena beteko dute aurten Bertso Udalekuek. "Zoragarria da euskalkien aniztasuna eta horrek harremanetan sortzen duen aberastasuna (...) errespetua, entzute aktiboa, elkartasuna, enpatia eta bereziki hezkidetza eta genero ikuspegia lantzen dira. Gainera, adinaren arabera egokitutako jolas, eztabaida edota gogoeten bitartez ere lantzen dira balioak: sormena, autoestimua, norbera izatea, taldearen garrantzia, eta abar", azaldu du Esti Alberdi Bertso Udalekuen koordinatzaileak BertsoZalea berripaperean egindako elkarrizketan, eta gaineratu: "Udalekuetan egindako ezagunek eta lagunek harreman paraleloa eraikitzen dute, muga guztien gainetik luzaro irauten duena".

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu