Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-03-15

Nafarroako bi finalaurreko asteburuan, Beran eta Antsoainen

Larunbatean Beran: Julio Soto, Eneko Lazkoz, Alazne Untxalo, Kotte Plaza, Ander Fuentes 'Iturri' eta Iñigo Olaetxea. Igandean, Antsoainen: Xabier Maia, Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte.
Astebeteko atsedenaren ondotik, lehen bi finalaurrekoak jokatu dira Nafarroan, Beran eta Antsoainen. 18 bertsolari arituko dira fase honetan. Hiru finalaurreko izango dira eta irabazlea zuzenean sartuko da finalera.

Beran, kultur etxean, 17:30etan hasita:

Alaitz Rekondo arituko da aurkezle lanetan.

Antsoainen, kultur etxean, 17:30etan hasita:
Maider Ansa arituko da aurkezle lanetan.

Bertsolariek egin beharreko lana

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.                   
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.

         Kartzelako lana:

Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian.
Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza