Bertso Korrika 2017-03-16

Euskararako bidea bertsotan

Korrika ekimenaren inguruan, "Bertso Korrika" zikloa jarri dute martxan Bertsozale Elkarteak eta AEK-k. Proiektuaren hasieran eta Durangoko saioan parte hartu zuen Erika Lagomaren hitzak jaso ditugu.
 Martxan da Bertso Korrika ekimena. Korrikaren inguruan Bertsozale Elkarteak eta AEK-k antolatutako zikloa da, euskaraz ikasten ari diren ikasleak bertsolaritzaren bidez hizkuntzara gehiago hurbiltzeko sortua.

 Durangoko adibidea

 Martxoaren 9an Durangoko Plateruena Antzokian Bertso Korrikaren baitako saio bat izan zen. Erika Lagoma aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta Igor Galartza, Eneko Abasolo "Abarkas", Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal jardun ziren kantuan.

 Bertso Korrika ekimena martxan jarri zenean Bertsozale Elkarteko Transmisio eragilea zen Erika Lagoma, eta proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain Durangoko saioaren prestaketaren inguruko xehetasunak ere eman dizkigu.

 Egitarau zabala asteburu honetan

 20 saiotik gora izango ditu Bertso Korrikak, eta asteburu honetan bertan ere aukera zabala izango da.

 Gaur bertan Zarautzen saio bat izango da iluntzeko 20etan Urpekoak Elkartean. Joritz Bastarrika, Markel Eizagirre, Beñat Jauregi eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" dira kantatzekoak, Itziar Unanue gai-jartzaile dutela.

 Gernika Lumon Unai Agirre Erezuma "Pako", Amets Arzallus, Igor Elortza eta Xabat Galletebeitia dira kantatzekoak Julen Erezuma eta Leire Garatxenaren esanetara, iluntzeko 19:30ean Elai-Alai aretoan.

 Iluntzeko 19etan hasiko da Bilboko jaialdia, Deustuko Bidarte aretoan. Mikel Aiartzaguena, Oihana Bartra, Enare Muniategi eta Fredi Paia dira bertan kantatzekoak Danel Lauzirika gai-jartzaile dutela.

 Bihar Murgian izango da zita, iluntzeko 20:00etan, Mugire txokoan. Bernardo Mandaluniz ariko da gai-jartzen eta Miren Amuriza, Aitor Esteban, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal jardungo dira bertsotan.

 Larunbaterako, berriz, beste bi saio daude iragarrita. Bernedon Bertso bazkaria izango da Arrieta tabernan Paula Amilburu eta Jagoba Apaolazarekin. 13:00etan Triki poteoa izango da eta 14:30ean hasiko da bazkaria Arrieta tabernan.

 Bastidan ere lagun arteko saioa izango da, bertso-poteoa egingo baitute iluntzeko 19:00etan hasita. Unai Bengoetxea, Iker Olabarrieta eta Felipe Zelaieta dira bertan kantatzekoak Orlando Arreitunandiaren esanetara.

 Azkenik, igandean beste bi saio izango dira. Lasarte-Oriako Furia Beltza tabernan saio musikatua egingo dute iluntzeko 19:00etan. Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan.

 Igorren, berriz, San Josetako bertso-saioa egingo dute ordu berean Lasarte aretoan. Miren Amuriza, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri