Arabako Bertsolari txapelketa 2017-03-16

Arabako azken finalaurrekoa larunbatean Aramaion

Oihane Perea, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbeita arituko dira bertsotan. 17:30etan kultur etxean.
Arabako Bertsolari Txapelketa azken txanpara iristen ari da. Larunbat honetan seigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da Aramaion eta hor argituko da Gasteizko Printzipal Antzokian kantatuko duen seikotea. Aramaion honako sei bertsolari hauek arituko dira:

Uxue Diez de Cerio arituko da aurkezle lanetan.

Egin beharreko lana
14 bertso puntuagarri

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.

Kartzelako lana:
Bakarka, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza