Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-20

Arabako finalistak: Igoa, Agirre, Viñaspre, Perea, Otamendi eta Lopez

Asier Otamendik irabazi zuen azken finalaurrekoa Aramaion. Zigor Enbeitak Bertsoari iragarri dio bere azken Arabako Txapelketa izan dela. Finala apirilaren 1ean da, larunbatez, Gasteizko Printzipal antzokian.
Arabako Bertsolari Txapelkeko azken finalaurrekoa jokatuta, erabakita gelditu da zein sei bertsolarik kantatuko dute Printzipaleko finalean. Manex Agirre (egungo txapelduna), Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa, Oihane Perea, Asier Otamendi eta Serapio Lopez. Hain zuzen ere Lopez izango da aurtengo finalista berria, bere lehen finala izango baitu.

Aramaion jokatu zen azken finalaurrekoa kultur etxean eta honela gelditu zen sailkapena:

Uxue Diaz de Cerio aritu zen gai jartzaile lanetan. Aramaioko finalaurrekoak agur bat ere ekarri zuen. Zigor Enbeita bertsolariak bukatutzat eman du txapelketetako parte hartzea, hala iragarri zion Bertsoari saio ondorengo elkarrizketan. Astean zehar emango ditugu Enbeita eta azken finalaurreko beste bost bertsolarien hitzak.

Finala apirilaren 1ean jokatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian eta sarrerak www.bertsosarrerak.eu gunean daude eskuragarri.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza