Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-03-24

Igandean Agoitzen erabakiko da finaleko zortzikotea

Igandean Agoitzen erabakiko da finaleko zortzikotea
Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Joanes Illarregi, Julen Zelaieta, Oier Lakuntza eta Patxi Castillo ariko dira kantuan. Julio Sotok eta Xabier Maiak ziurtatua dute finaleko postua.
 Igande honetan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Agoitzen izango da hitzordua, Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Fernando Anbustegi ariko da gai-jartzaile lanetan. Bertsotan, berriz, honako seikote hau jardungo da:

 Aimar Karrika
 Eneko Fernandez
 Joanes Illarregi
 Julen Zelaieta
 Oier Lakuntza
 Patxi Castillo


 Egin beharreko lana

 Bertsolariek hamahiruna bertso puntuagarri bota beharko dituzte:

 -Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
 -Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
 -Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
 -Kartzelako lana: banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian eta banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian

 Sailkapena

 Momentuz, azkeneko saioaren faltan, honela dago sailkapena:

 1.- Julio Sotok                     422,5 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Eneko Lazkozek                  401,5 puntu
 3.- Xabier Maiak                    392 puntu, zuzenean sailkatua
 4.- Ander Fuentes "Itturri"-k       383,5 puntu
 5.- Xabier Terrerosek               381,5 puntu
 6.- Kotte Plazak                    377,5 puntu
 7.- Saioa Alkaizak                  373 puntu
 8.- Iker Gorosterrazuk              370 puntu
 9.- Iñigo Olaetxeak                 367 puntu
 10.- Josu Sanjurjok                 364,5 puntu
 11.- Alazne Untxalok                358 puntu
 12.- Mikel Lasartek                 337,5 puntu
 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu