Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-03-27

Osatu da finaleko zortzikotea

Osatu da finaleko zortzikotea
Julio Soto, Xabier Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri", Xabier Terreros eta Julen Zelaieta ariko dira apirilaren 8an Iruñeko Anaitasunan.
 Atzo jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako azkeneko finalaurrekoa Agoitzen, eta, beraz, jada erabakita dago apirilaren 8an Iruñeko Anaitasunan ariko den zortzikotea:

 Julio Soto
 Xabier Maia
 Eneko Fernandez
 Eneko Lazkoz
 Aimar Karrika
 Ander Fuentes "Itturri"
 Xabier Terreros
 Julen Zelaieta


 Sarrerak salgai

 Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, baina aurrez izango da sarrerak erosteko aukera. Ohi bezala, internetez eskuratu ahal izango dira www.bertsosarrerak.eus atarian. Horrez gain, honako salmenta puntuetan ere jarriko dira salgai:

 -Karrikiri denda (Iruñea)
 -Fantxike denda (Elizondo)
 -Okindegia (Lesaka)
 -Maimur liburudenda (Leitza)
 -Xapatero taberna (Etxarri Aranatz)
 -Katxetas taberna (Lizarra)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza