Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-27

Asier Otamendi: "Neure buruarekin gelditu behar dut txapeldun"

Atseden hartu ondoren, berriz ere bertso-giroa bizitzeko grinaz iritsiko da larunbateko finalera Asier Otamendi. Finalekoa egun polita izango delakoan dago, eta bertan izango den aniztasuna azpimarratu du.
 Aurpegi ezaguna da Arabako Bertsolari Txapelketan Asier Otamendi. Lau aldiz jantzi du Arabako txapela eta bost aldiz gailendu zen txapelketak iritsi aurretik jokatzen zen San Prudentzio Sarian. Atsedenaldi baten ondoren iritsi da aurtengo txapelketara, bertso-giroa bizitzeko grinaz.

 Lau hamarkadatako bertsolariak

 Finalari begira, oholtza gainean izango den aniztasuna azpimarratu du, lau hamarkadatako bertsolariak izango baitira Printzipal Antzokian: Arabako bertso-eskolen sortzaileetako bat izan zen Serapio Lopez; hurrengo hamarkadan iritsi ziren Oihane Perea eta Asier Otamendi bera; ondoren etorritako Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre, eta gazte belaunaldi berriaren ordezkari den Xabi Igoa.  Puntuazioei baino gehiago begiratu nahiko lieke bere sentsazioei. Larunbatekoa egun polita izango delakoan dago.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza