Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-27

Manex Agirre: "Sentsazio horiek berriz bizitzeko gogoa daukat"

Orain dela bi urte txapela jantzita iritsi zen Arabako Bertsolari Txapelketara Manex Agirre. Hasterako grinaz eta gogoz hasi bazen ere, txapelketa aurrera joan ahala gero eta sentsazio txarragoak izan ditu. Horri buelta eman nahiko lioke finalean.
 Sentsazio bereziekin iritsi da finalera Manex Agirre. Orain dela bi urte txapela jantzita iritsi zen Arabako Bertsolari Txapelketara, eta grinaz eta gogoz ekin zion udazkeneko prestakuntzari. Txapelketa aurrera joan den heinean, ordea, sentsazioak okertu egin zaizkio, eta "sufritu" ere egin duela dio. Finalean buelta eman nahiko lioke gorputzaldi horri. Orain dela bi urteko finala faltan botatzen duela dio, eta sentsazio horiek berriz bizitzeko gogoa daukala.

 "Sari bat da hau"


 Printzipal Antzokiko oholtza "lagin bat" delakoan dago: bertsolari bakoitza nor den eta Arabako bertsogintza zertan den Arabako eta Arabatik kanpoko bertsozaleei erakusteko aukera bat. Ardura hori, karga bat baino gehiago, "sari bat" delakoan dago.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza