Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-28

Iñaki Viñaspre: "Gorde ditudan gauza horiek plazaratzeko gogoa daukat"

Aurtengo txapelketa gogotsu prestatu du Iñaki Viñasprek, eta gustura geratu da finalaurrekoetan egin duenarekin, barruan gehiago baduela iruditzen bazaio ere.
 Arabako Bertsolari Txapelketa hasterako askoren ahotan zebilen izena zen Iñaki Viñaspre. Orain dela bi urte bigarren egin ondoren, aurtengoan txapelari ere begiratzen dio. Dena den, finala irekia ikusten du.

 Barrukoak erakustera

 Gogotsu prestatu zuen txapelketa, eta egin duen bidearekin ere gustura dago, finalaurrekoetan barruan zuen guztia ateratzerik ez duela izan iruditzen bazaio ere. Printzipal Antzokikoa Arabako urteko plazarik handiena delakoan dago, eta seikoteak final polit bat osatu dezakeela iruditzen zaio.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza