Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-28

Oihane Perea: "Gozatzera joateko asmoa daukat"

Hiru txapel dauzka etxean eta laugarrena hartuko lukeen arren, bere alea uztea du helburu Printzipal Antzokian. Bakoitzak beretik ematen badu final ona izango delakoan dago.
 Arabako Bertsolari Txapelketako finaletan esperientzia handiko bertsolaria da Oihane Perea. 15 urte zituenetik ari da txapelketan, eta fase asko pasa izan dituela azaldu du. Aurtengoan gozatzera aterako da Printzipal Antzokira. Presiorik gabe sentitzen du bere burua eta, bere iritziz, halako egoeratan eman izan du onena. Etxean hiru txapel badituen arren, laugarren bat hartuko lukeela dio, baina bere alea jartzeari ematen dio lehentasuna.

 Finala denen artean egitera

 Final on bat egiteko konpromezua dutelakoan dago, baina seikoteari begira jarrita konfiantzaz dago Oihane Perea: bakoitzak beretik ematea lortzen badu final ederra izango da larunbatekoa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza