Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-29

Serapio Lopez: "Badaukat konfidantza nire buruarengan"

Aurten bertsolaritza beste era batera landu du, eta konzentrazioan asko irabazi duelakoan dago. Aramaioko finalaurrekoan egindakoa berdindu nahiko luke Printzipal Antzokian.
 Orain dela bi urteko Arabako Bertsolari Txapelketako finalarekin alderatuta Serapio Lopez izango da larunbateko finaleko nobedade nagusia. Arabako lehendabiziko bertso-eskoletako kide izanik, urte askotako ibilbidea egin du bertsolaritzan. Orain dela urte batzuk ez zuela finalera iristerik imajinatu ere egingo dio, baina lanak fruituak ekarri dizkio.

 Konzentrazioan aurrera

 Aurtengo txapelketa beste modu batera prestatu duela azaldu du, eta bereziki konzentrazioan hobetu duela. Finalean saio ona egiteko konfidantza du bere buruarengan, eta Aramaioko finalaurrekoan egindakoa berdindu nahiko luke Printzipal Antzokian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza