Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-29

Xabi Igoa: "Ondo pasatzera bakarrik ez goaz, lehiara ere bagoaz"

Orain dela bi urte finalera iritsi ondoren, urduritasunak gehiago eragin dio aurtengo txapelketan. Dena den, sentsazio horiek finalean tentsioari eusten lagunduko diotelakoan dago.
 Bigarren aldiz finalera iristea lortu du Xabi Igoak aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Txapelketa prestatzen garaiz hasi bazen ere, orain arteko saioetan urduritasunaren ondorioak antzeman ditu bere buruarengan, bereziki bigarren saioan. Dena den, sentsazio horiek finalean tentsioari eusten lagunduko diotelakoan dago.

 Gozatzera eta lehiara

 Finalean gozatzeko asmoz joango da Printzipal Antzokira, baina ondo pasatzera soilik ez, lehiatzera ere badoazela azpimarratu du. Ziur dago larunbatean bertsozaleek eta giroak ondo erantzungo dutela, eta final polit bat eskainiko dutela.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza