Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia 2017-03-30

Iñaki Murua: "Proiektu estrategikoa da gurea eta administrazioak horri erantzutea nahi dugu"

Pasa den larunbatean egin zen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia Ozaetan eta han onartu zen 2017ko egitasmoa. Iñaki Murua lehendakariak egin digu 2016aren balorazioa eta 2017ko helburuak azaldu dizkigu.
Pasa den larunbatean egin zen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia Ozaetan eta han onartu zen 2017ko egitasmoa. Iñaki Murua lehendakariak egin digu 2016aren balorazioa eta 2017ko helburuak azaldu dizkigu.

2016: Kulturarteko Topaketak

Pasa den urteari begira jarrita, Kulturarteko Topaketak azpimarratu nahi izan ditu. Antolaketan aritu zen gazte-talde indartsua, goizetako hitzaldietan finkatutako erronkak eta Kursaaleko ekitaldi nagusian gertatutako "bateratze emozionala" aipatu ditu Iñaki Muruak.

2017: Txapelketa Nagusia
2017ak Txapelketa Nagusiaren zurrunbiloan sartuko du Bertsozale Elkartea. Ekitaldi arrakastatsu honen indarguneak azaltzearekin batera, beste arretagune bat jarri nahi izan du Iñaki Muruak: "Ekipoa zaindu behar dugu. Goxotasuna, mimoa, abegikortasuna, arreta jendearekiko. Zaintza hori azpimarratu nahi dut gauzak ondo egiteko eta  indarra eta konfidantza izateko".

Horrekin  batera, "ohiko lanak egiten jarraituko dugu. Hezkuntza Arautuan bertsolaritza irakasten jarraituko dugu, bertso-eskolak indartu eta horrekin bertsogintza bermatzeko eta bertsozaleak sortzeko"

Eta guzti horretarako, administrazioaren laguntza eskatu du Iñaki Muruak: "gustora entzuten dugu proiektu estrategikoa garela eta horren neurriko erantzuna ematea nahi dugu administrazioak".

Elkarrizketa osoa duzue ikusgai bideoan.

 Herrialdeetako elkarteen 2017ko lan-ildoak eta helburuak

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu