Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-03-31

Printzipal Antzokiko finala zuzenean jarraitu ahal izango da interneten

Bertsoa.eus-ek zuzenean eskainiko du saioa arratsaldeko 17:30ean hasita. Biharamunean, berriz, eguerdiko 15:00etan Hitzetik Hortzerak eskainiko ditu bertsoaldi onenak ETB1en.
 Larunbat honetan jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala, arratsaldeko 17:30ean hasita, Gasteizko Printzipal Antzokian. Honako seikote hau sailkatu da finalera:

 Asier Otamendi
 Oihane Perea
 Manex Agirre
 Iñaki Viñaspre
 Xabi Igoa
 Serapio Lopez


 Internetez zuzenean

 Finala zuzenean eskainiko du Bertsoa.eus-ek internetez, arratsaldeko 17:30ean hasita. Eta bertsoaldi onenak astelehenetik aurrera ikusi ahal izango dira Sareko Plazan.

 Biharamunean Hitzetik Hortzeran

 Igande bazkalostean, berriz, eguerdiko 15:00etatik aurrera, Hitzetik Hortzerak finaleko bertsoaldirik onenak eskainiko ditu ETB1en, eta txapeldunari saioa bukatu berritan egindako elkarrizketa ere ikusi ahal izango da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza