Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2017-03-31

2002ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala Printzipalen

2002an itzuli zen Arabako Bertsolari Txapelketa, eta Printzipal Antzokian egin zen orduko finala ere. Urte hartan Asier Otamendik eta Manex Agirrek egindako bertsoaldi bat ekarri dugu gogora.
 Larunbatean izango den areto berean, Printzipalen, jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala 2002an. Bigarren Arabako Bertsolari Txapelketa bezala izendatua dago, izan ere, 1984an izan zen lehena, baina geroztik (1987tik 1998ra sei edizio) Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa moduan jokatu ziren. 2000. urtean Bizkaikoa egin zen eta 2002an arabarrek bakarrik parte hartzen zuten txapela antolatu zen. Eta final hura, larunbatekoa bezala, Gasteizko Printzipal Antzokian jokatu zen maiatzaren 11n.

 Aurtengo finalista batzuk bertan ziren

 Aurtengo finalean kantatuko duten hiru bertsolari kantuan aritu ziren final hartan ere: Asier Otamendi, Manex Agirre eta Oihane Perea. Buruz burukora Asier Otamendi eta Manex Agirre sailkatu ziren. Hamarreko txikian egin zuten bertsoaldi bat ekarri dugu gogora.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu