Arabako Bertsolari Txapelketa 2017-04-01

Oihane Perea txapeldun

Oihane Perea txapeldun
Asier Otamendi eta Oihane Perea iritsi dira buruz burukora. Atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio Lopez.
 Gaur jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketako finala Gasteizko Printzipal Antzokian. Aretoa goraino beteta eta Aintzane Irazusta gai-jartzaile zela Asier Otamendi eta Oihane Perea sailkatu dira buruz burukora. Azkenean, Oihane Pereari jantzi dio txapela Karla Santistebanek. Laugarren txapela du gasteiztarrak.

 1.- Oihane Pereak   591,5 puntu
 2.- Asier Otamendik 590,5 puntu
 3.- Manex Agirrek   390
 4.- Xabi Igoak      384,5 puntu
 5.- Iñaki Viñasprek 380,5 puntu
 6.- Serapio Lopezek 372 puntu

 Bertsoaldi onenak laster


 Gaurko finaleko bertsoaldi onenak bihar ikusgai izango dira Hitzetik Hortzeran, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, ETB1en.

 Bertsoa.eus-en, berriz, saioko hautaketa zabala eskainiko dugu astelehenetik aurrera.

 Txapeldunari elkarrizketa

 Oihane Pereari egindako elkarrizketa mamitsua, berriz, asteartean jarriko dugu sarean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza