Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-04-04

Eneko Lazkoz: "Gustatuko litzaidake finala bukatu eta sentsazio polit bat izatea"

Finalera sartzeko helburuz hasi bazen ere, normalean baino intentsitate txikiagoarekin bizi izan du txapelketa. Ahal duen guztia egin izanaren sentsazioarekin bukatu nahiko luke finala.
 Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaletan ohiko aurpegia da Eneko Lazkoz etxarriarra. Aurten, finalera iristeko helburuz hasi bazen ere, normalean baino intentsitate txikiagoarekin bizi izan du txapelketa. Dena den, finalean kontzentrazioari eutsi eta ahal duen guztia egin izanaren sentsazioarekin bukatu nahiko luke saioa.

 Bertsolari Txapelketa Nagusira begira

 Duela lau urte Bertsolari Txapelketa Nagusira sailkatu ez izana kolpea izan bazen ere, aurten ez du hori helburutzat: etortzen bada gozatu izanaren emaitza izatea nahiko luke, helburu horri begira finala estuago ez bizitzeko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza