Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-04-04

Eneko Fernandez: "Garapena erakustera noa"

Bere hirugarren txapelketan hirugarren aldiz iritsi da finalera. Sentsazio onak izan ditu finalaurrekoetan, eta sentsazio horien bila joango da Anaitasunara. Urtetik urtera aurrera doala sentitzen du.
 Nafarroako Bertsolari Txapelketan hirugarrenez parte hartu du aurten Eneko Fernandezek, eta hirugarren aldiz sailkatu da finaleraino. Urtetik urtera aurrera egiten ari dela sentitzen du, eta garapen hori erakutsi nahiko luke larunbatean Anaitasunan. Finalaurrekoetan sentsazio onak berreskuratu ondoren, sentsazio horien bila joango da finalera.

 Asteburu berezia


 Igandean Iruñean Korrika bukatuko denez, bi ekimenak lotu ditu Eneko Fernandezek, eta nahiko luke euskararentzat indar erakustaldi handi bat izatea, bai Anaitasunako finala eta baita Korrika ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza