Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-04-05

Julen Zelaieta:"Ez nuen imaginatzen hamar finaletan izango nintzenik"

Agoitzeko final-erdietako tentsioa alboratzea kosta egin bazaio ere finaleko eguna heltzeko gogoz dago beratarra. Julenen desioa bertsozaleei saio atsegin bat eskeintzea da. Heldutasun maila altuagoarekin egingo dio aurre Zelaietak Anaitasunako finalari.
Agoitzeko final-erdietako tentsioa alboratzea kosta egin bazaio ere finaleko eguna heltzeko gogoz dago beratarra. Julen Zelaietaren desioa bertsozaleei saio atsegin bat  eskeintzea da .Heldutasun maila altuagoarekin egingo dio aurre Zelaietak Anaitasunako finalari.

Hamar zenbaki polita da

Hamargarren finala izango da larunbatekoa Julenentzat. Bertsotan hasi zenean ez zuela imaginatuko  aitortu digu eta urte guzti hauetan hartutako esperientzia baliatuko duela finalean lan ona egiteko. "Hamar finaletan kantatzeak lasaitasuna ematen dit eta helburua final polit bat egitea da".
Hogeitahiru urte zituela hasi zen Julen bertsotan eta hogehitahamasei dituen honetan bertsolaritzan egindako hobekuntza erakusten ahaleginduko da larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza