Bertsoa Bizi Gazte 2017-04-06

Sortzeko gonbidapena

Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz, lehiaketa bat jarri dute abian, hitz lauz, kantuz, grafitiz eta rap doinuz gazteen 14 eta 18 urte bitarteko gazteak euskaraz sortzera bultzatzeko.
 Hitz lauz, kantuz, grafitiz eta rap doinuz gazteen euskarazko sormena bultzatzea. Horixe da "Bertsoa Bizi Gazte" proiektuaren helburua. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua.

 Taldekako lehiaketa

 Gutxienez 3 eta gehienez 8 kideko taldeek parte hartu ahal izango dute lehiaketan: bertsoak prestatu eta musikaren laguntzaz edo ahots hutsez kantatu beharko dituzte kameraren aurrean 2 minutuko bideo klipa osatzeko. Lanak maiatzaren 5a baino lehen bidali beharko dira honako helbide honetara: bertsoabizi@gmail.com.

 Aurkeztutako bideoak honako helbide honetan ikusi eta bozkatu ahal izango dira: http://nibanaxarabakoa.eus.

 Lau sari

 Lehiaketak ez du irabazle bakarra izango, denera lau sari banatuko baitira:

 -Bideo klip onenari saria: asteburu pasa talde osoarentzat Zarautzen, Surf ikastaroa barne
 -Ni banax arabakoa saria (web guneko bozkatuenari eskainia): asteburu pasa Hontzaextrem Abentura parkean, Otxandio-Oletan
 -Bideo klip originalenaren saria: sorkuntza asteburu pasa talde osoarentzat Garaion Naturaratean (Otaza auzoan, Ozaetan)
 -Txalo-metroaren saria: talde osoarentzat asteburu pasa Urbasan, Kirol Abentura ekintzak Urbasa Abentura parkean, Larraonan

 Bukaerako festa

 Eta ekimena borobiltzeko Bertsoa Bizi Gazte eguna ospatuko da Legution, maiatzaren 13an. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek eta, besteak beste, Eskolarteko finala ere bertan jokatuko da.

 -10:00etan aurkezpena Kultur Etxean
 -10:30ean Bideoklipen emanaldia
 -11:30ean hamaiketakoa
 -12:00etan 14 eta 18 urte bitarteko gazteen bat-bateko eskolarteko finala
 -14:30ean bazkaria frontoian
 -16:00etan Sari Banaketa eta Amaiera Jaia frontoian

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri