Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-04-07

Finalaren jarraipena egin ahal izango da telebistan

Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta ariko dira larunbat honetan kantuan Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Buruz burukoa larunbatean bertan ikusi ahal izango da ETB1en, eta bertsoaldi onenak, biharamunean.
 Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbat honetan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera honako zortzikote hau aterako da Iruñeko Anaitasunako oholtzara: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri", Xabier Terreros eta Julen Zelaieta.
    
 Buruz burukoa larunbatean bertan
   
 Buruz burukoa larunbatean bertan jarraitu ahal izango da ETB1etik. Iluntzeko 21:30ean hasiko da emanaldia. Behin buruz burukoa bukatutakoan, txapeldunaren hitzak ere jasoko ditu programak.

 Bertso onenak biharamunean

 Finaleko bertsoaldirik onenen hautaketa zabala, berriz, biharamunean ikusi ahal izango da. Arratsaldeko 15:00etan izango da emanaldia ETB1en.
 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu