Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2017-04-07

Luzia Goñiren bertsoak

Bihar berak jantziko dio txapela Nafarroako bertsolari txapeldunari. Orain dela 89 urte sortu zen Aizarotzen, eta ogibidez sukaldaria izan arren ehunka bertso idatzi ditu.
 Azken egunotan ahoz aho dabilen izena da Luzia Goñirena. Bihar Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da Iruñeko Anaitasunan, eta bera izango da txapeldunari txapela jantziko diona.

 Ehunka bertso idatziren egile


 Orain dela 89 urte jaio zen Luzia Goñi Aizarotzen. Ofizioz sukaldaria izan arren betidanik izan du bertsogintzarako afizio eta joera, eta ehunka bertso idatziko obra osatua du. Orain dela pare bat urte egindako elkarrizketa baten atal bat berreskuratu dugu. Bere bizitzaren laburpena egiten du bertan, bi bertsotan.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza