Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-04-08

Julio Soto Nafarroako txapeldun

Eneko Lazkoz-ekin jokatu du buruz burukoa. Atzetik geratu dira, hurrenez hurren Eneko Lazkoz, Ander Fuentes "Itturri", Aimar Karrika, Xabi Maia, Xabi Terreros, Eneko Fernandez eta Julen Zelaieta.
  Julio Soto  atera da txapeldun 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Gaur jokatu da finala Iruñeko Anaitasunan, eta Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri", Xabier Terreros eta Julen Zelaieta aritu dira kantuan. Honela geratu da sailkapena:
 
1.-Julio Soto 925,5 pt
2.-Eneko Lazkoz 906,5 pt
3-
Ander Fuentes "Itturri" 563,5 pt
4-Aimar Karrika 499 pt
5-Xabi Maia 498 pt
6-Xabi Terreros 494,5 pt
7.-Eneko Fernandez 493 pt
8.-Julen Zelaieta 474,5 pt

 Azkenean, Julio Soto eta Eneko Lazkoz sailkatu dira buruz burukora.

 Txapela Luzia Goñiren eskutik

 Txapela janzteko unea ere hunkigarria izan da, Luzia Goñiren eskutik jaso baitu txapela.

Bertsoaldi onenak laster

 Gaurko finaleko bertsoaldi onenak bihar ikusgai izango dira Hitzetik Hortzeran, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, ETB1en.

 Bertsoa.eus-en, berriz, saioko hautaketa zabala eskainiko dugu astelehenetik aurrera.

 Txapeldunari elkarrizketa

 Julio Sotori egindako elkarrizketa mamitsua, berriz, asteartean jarriko dugu sarean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu