Bergaran eta Alegian jokatuko dira 2017-05-03

Gipuzkoako Herriartekoa finalaurrera iritsi da

Azpeitiako Erniarraitz 1 taldea, Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko benta, Amasa-Villabonako `Am...ona' eta Osinalde taldeak pasa dira finalerdietara. Maiatzaren 6an Karidadeko Benta eta Erniarraitz 1 arituko dira, Alegiko kiroldegian. Maiatzaren 13an Amasa-Villabonako 'Am...ona' taldea eta Gabiriko Osinalde, Bergarako pilotalekuan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.
Gipuzkoako Herriartekoa azken txanpan sartzen ari da. Lehen eta bigarren faseak amaituta, finalaurrekoetara iritsi da. Bi saio izango dira eta lau talde arituko dira: Azpeitiako Erniarraitz 1 taldea, Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko benta, Amasa-Villabonako `Am...ona' eta Gabiriako Osinalde taldea.

Datozen bi larunbatetan jokatuko dira finalaurrekook:

- Maiatzak 6, larunbata, 17:30ean Alegiko pilotalekuan: Karidadeko benta (Zizurkil-Asteasu) eta
Erniarraitz 1 (Azpeitia). Asteasu-Zizurkilgo taldetik: Haritz Mujika, Unai Mendizabal eta Joseba Otaegi arituko dira bertsotan. Erniarraitz taldean berriz, lau bertsolari daude: Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Haritz Etxeberria eta Nerea Ostolaza. Hiruk kantatuko dute.

-Maiatzak 13, larunbata, 17:30ean Bergarako pilotalekuan: Osinalde (Gabiria) eta Am...ona (Amasa-Villabona). Osinalde taldetik Endika Igartzabal, Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz arituko dira. Amasa-Villabonako taldetik, Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Oihana Iguaran.

Irabazleak finalera
Irabazleek finala izango dute sari. Finala, maiatzaren 27an izango da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Arratsaldeko 17:30ean izango da saioa eta ondoren San Agustin kulturgunean afaria izango da.

Finalerako eta afaritarako sarrerak salgai
Afarirako sarrerak ere salgai daude finalekoekin batera www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu