Badira hogehita hamahiru urte Bilbon udaberriko bertso saioak antolatzen direla eta aurten ere izango da zer entzuna maiatzeko larunbatetan. Gaurkoan 2000.urtean Lazkano eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-k kantatutako bertsoaldia ekarri dugu gogora; "beteranoen saioa" izan zen hura eta viagra kontuak izan zituzten kantugai.
Pasaden larunbatean, hilak 6, ospatu zen aurtengo Bilboko Santutxuko udaberriko lehenengo saioa. Ohiturari jarraituz maiatzeko lau larunbatetan bertso saioak antolatu ditu bertako bertso eskolak; hogeita hamahirugarrena da aurtengo ekitaldia.
Atzera eginez 2000. urtean Imanol Lazkano eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-k kantatutako bertsoaldia ekarri dugu gurera. Urtzi Urrutikoetxea gai jartzaileak viagra jarri zien kantugai eta gizonezkoentzat zegoen sexu indargarria emakumezkoentzat ere merkaturatu zutela izan zen albistea. Entzun itzazu puntutan bizi-bizi kantuan Lazkano eta Mañukorta adineko senar-emazteak.
Albiste gehiago
Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18