Asteburu honetan jokatuko dira Bizkaiko Taldekakoaren bigarren faseko lehen bi saioak eta hurrengo asteburuan hirugarrena eta azkena. Saio bakoitzetik talde bana sailkatuko da ekainaren 3an Markina-Xemeinen jokatuko den finalera.
Hamar taldek abestuko dute
Bizkaiko Taldekakoaren bigarren fasean eta horietatik hiru sailkatuko dira finalera. Hiru saio jokatuko dira datozen bi asteburutan eta saio bakoitzean talde batek lortuko du finalerako txartela.
Lehen saioa datorren ostiralean jokatuko da Berrizen. Han izango dira kantuan
Leioara begira,
Tire! eta
Koipelustre's taldeak. Larunbatean izango da bigarrena, Ispaster eta Bedarun: kantuan
Iurretako Bertso Taldie,
El Consorcio,
Santutxuko Bertso Eskola eta
Ipiztar taldeak. Hirugarren saioa eta bigarren faseko azkena, maiatzaren 26an jokatuko da Bermeon. Han izango dira kantuan
Akerbeltzen antxumak,
Itallen eta
Buruz-buru taldeak.
Finala ekainaren 3an jokatuko da Markina-Xemeinen.