Aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo da 2017-05-16

Irailaren 23an Baigorrin hasiko da 2017ko Txapelketa Nagusia

Lau urte pasa dira Amets Arzallusek BECen txapela jantzi zuenetik eta datorren udazkenean jokatuko da 2017ko Txapelketa Nagusia. Irailaren 23an jokatuko da lehen saioa Baigorrin eta finala abenduaren 17an izango da Barakaldoko BECen. Argazkilaria: Gari Garaialde / Iturria: XDZ
Lau urtez behin jokatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia. 2013ko abenduan jantzi zuen Amets Arzallusek txapela eta datorren udazkenean izango da 2017ko Txapelketa Nagusia. Irailaren 23an jokatuko da lehen saioa eta finala abenduaren 17an izango da Barakaldoko BECen. Guztira hamalau saio izango dira, aurreko edizioan bezala.

2013ko finalistak zuzenean sailkatu ziren 2017ko Txapelketa Nagusira eta gainontzeko bertsolariek herrialdeetako txapelketetan lortu dute txartela. 43 bertsolarik eman dute izena eta hemen duzue zerrenda:

Agin Laburu
Aimar Karrika
Aitor Mendiluze
Aitor Sarriegi
Alaia Martin
Amets Arzallus
Ander Lizarralde
Ander Fuentes “Itturri”
Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”
Asier Otamendi
Beñat Gaztelumendi
Beñat Iguaran
Beñat Lizaso
Beñat Ugartetxea
Eneko Abasolo “Abarkas”
Eneko Lazkoz
Etxahun Lekue
Felix Zubia
Ibon Ajuriagojeaskoa
Igor Elortza
Iñaki Apalategi
Jon Maia
Jon Martin
Jone Uria
Julio Soto
Maddalen Arzallus
Maialen Lujanbio
Mikel Artola
Miren Amuriza
Miren Artetxe
Nahikari Gabilondo
Nerea Elustondo
Nerea Ibarzabal
Odei Barroso
Oihana Bartra
Oihana Iguaran
Oihane Perea
Onintza Enbeita
Sustrai Colina
Unai Agirre
Unai Gaztelumendi
Xabat Galletebeitia
Xabi Maia

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo da eta han emango da ekimenaren informazio guztia. Irailaren 20an berriz, aurkezpen festa egingo da.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza