Hazparnen jokatu zen larunbatean 2017-05-22

Elixabet Etxandi xapeldun Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko Bertsu Eskolen Eguna ospatu zen larunbatean Hazparnen eta bertan jokatu zen eskolarteko xapelgoa ere. Elixabet Etxandi Goienetxek jantzi zuen txapela eta erabakita gelditu da hiru lurraldeetatik Euskal Herriko finalean izango den ordezkaritza. Lapurditik: Julene Etxeberrikin batean, Irati Alcantarilla. Baxenabarretik Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti. Xiberotik Haritz Capot. Euskal Herriko finala ekainaren 10ean, Saran.
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko Bertsu Eskolen Eguna ospatu zen larunbatean Hazparnen eta eskolarteko xapelgoa ere jokatu zen. Elixabet Etxandi Goienetxek jantzi zuen txapela eta erabakita gelditu da hiru lurraldeetatik Euskal Herriko finalean izango den ordezkaritza.

Egun osoko egitaraua izan zuten Hazparnen. Goizean, Xapelgoaren kanporaketak jokatu ziren. 12 gaztek hartu dute parte eta hauetatik 4 pasa ziren bazkal ondoren ospatu zen finalera. Gaiak ematen bertsu eskoletako haurrak ibili ziren. Xapelgoaren ariketa ezberdinen tartean, hainbat bertsu eskoletako haurrek beren oholtzako lana ere egin zuten besta giroan Maddalen Arzallus eta Aimar Karrikaren eskutik.

Finala
Bazkal ondoren jokatu da Xapelgoaren Finala. Kantuan aritu zirenak: Julene Etxeberri Pacheco (Sara), Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai), eta Haitz Capot Thornary (Zalgize) eta Elixabet Etxandi Goienetxe (Izpura). Berak irabazi zuen txapela.

Euskal Herriko finalerako ordezkaritza
Larunbateko ekitaldian erabakita gelditu zen Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko ordezkaritza Euskal Herriko eskolarteko finalerako: Julene Etxeberrikin batean, Irati Alcantarilla. Baxenabarretik Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti. Xiberotik Haritz Capot. Euskal Herriko finala ekainaren 10ean, Saran.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza