Azkoitin ospatu zen 2017-05-22

Maiatzeko lorak saioko bertsoak sarean

Pasaden ostiralean ospatu zen Maiatzeko loratako bertso saioa Azkoitiko Floreaga ikastolako "On Bosco" aretoan. Bertan izan ziren Eneritz Artetxe, Unai Izagirre, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Andoni Egaña. Silvia Etxanizek jarri zituen gaiak./argazkia Maxixatzen.eus
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak hirugarren urtez jarraian antolatu du "Maiatzeko lorak" deituriko bertso saioa. Aurtengoa, Erniarraitz Bertsozale elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen bertso astearen baitan ospatu da.

Kantuan jardun zuten Unai Izagirre,Eneritz Artetxe, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus,Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek. Gai jartzaile lanetan Silvia Etxaniz aritu zen.

Azkoitiko Floreaga ikastolako "On Bosco" aretoa goraino bete zuten 220 bertsozale inguruk eta bertaratutakoek saio bizi eta alai batez gozatzeko aukera izan zuten.

Sareko plazan ikusgai duzue "Maiatzeko lorak" saioak emandakoaren lagin zabal bat.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza