Gipuzkoako Herriartekoa 2017-05-30

Finalistak pozik egindako lanarekin

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan ospatu zen Gipuzkoako herriartekoaren finala eta Karidadeko Benta taldeak lortu zuen txapela jaztea. Saioa amaitu ostean finaleko protagonisten hitzak, sentipenak eta txapelketa osoan bizitakoak jaso genituen bertsoaren mikrofonoan.
Larunbatean ospatu zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 700 bertsozale inguru bertaratu ziren saioaz gozatzera eta azkenean Karidadeko Benta (Asteasu-Zizurkil) taldeak lortu zuen txapela jaztea.

Finala amaitu eta berehala eguneko protagonistekin hitz egin genuen txapelketari eta finalari buruzko iritzi eta sentipenak jasotzeko.  Karidadeko Benta taldetik kantuan aritu ziren: Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika. Amasa-Villabonako 'Am...ona' taldetik,  Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza