Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-06-02

Sebastian Lizaso itsasoari begira

"Bizitza guztia itsasoan eman duzu: gaur egun ohetik mugitu ezinez zaude. Leihotik sartzen zaizu itsasoaren olatu hotsa". Gai horrekin bakarkako indartsua osatu zuen Sebastian Lizasok 1989ko finalean.
 Irailean abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Txapelketa girotze aldera, orain arteko finaletan entzundako bertsoaldirik onenak berreskuratzen ari da Bertsoa.eus.

 1989ko kartzelakoa itsasoari begira

 Bertsolari eta bertsozaleek elkarlanean antolatutako bigarren txapelketa izan zen 1989koa. Herrialdez herrialde egin ziren sailkapen faseak, eta 40 bertsolarik hasi zuten txapelketa hura.

 Finalera honako zortzikote hau sailkatu zen: Jon Lopategi, Sebastian Lizaso, Xabier Euzkitze, Andoni Egaña, Jon Enbeita, Mikel Mendizabal, Imanol Lazkano eta Iñaki Murua. Jon Lopategi atera zen txapeldun. Belodromoan jokatutako finalean honako hau izan zen kartzelako gaia: "bizitza guztia itsasoan eman duzu. Gaur egun ohetik mugitu ezinez zaude. Leihotik sartzen zaizu itsasoaren olatu hotsa". Gerora ere askoren gogoan geratu ziren bertsoaldiak entzun ahal izan ziren ariketa honetan. Dena den, saioan bigarren geratu zen Sebastian Lizasoren lanak jaso zituen punturik gehien.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza