Bertsolari Txapelketa Nagusiko Bertsoaldi Historikoak 2017-06-09

Andoni Egaña igeltseroa eta Xabier Euzkitze etxekoandrea

1989ko finalean bi finalista gazteenak elkarrekin egokitu ziren zortziko txikian: Andoni Egaña eta Xabier Euzkitze. Garaiko umore klabean aritu ziren etxekoandrearen eta igeltseroaren paperean.
2017ko udazkenean iritsiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia eta ordura arte, finaletan orain arte entzundako bertsoaldi gogoangarrienak berreskuratzen ari gara Bertsoa.eus-en.

 Bi gazteenak 1989ko finalean

 Belaunaldi ezberdinek elkarrekin kantatu zuten 1989ko Bertsolari Txapelketako finalean. Txapelketa bigarrenez iritsi zen Donostiako Belodromora. Egun hartan finalista zaharrena zenak jantzi zuen txapela: Jon Lopategik. 55 urte zituen orduan. Berarekin batera aritu ziren kantuan Imanol Lazkano, Jon Enbeita, Iñaki Murua, Mikel Mendizabal, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Xabier Euzkitze ere.

 Xabier Euzkitze zen finalista gazteena 23 urterekin, eta Andoni Egaña hurrengoa 28rekin. Final hartan hirugarren eta laugarren geratu ziren hurrenez hurren. Zortziko txikian elkarrekin egokitu ziren ofiziotan.

 Igeltseroa eta etxekoandrea sukaldean


 Zortziko txikiko ariketa hartan etxekoandre baten paperetik kantatu zuen Xabier Euzkitzek sukaldean lan txiki bat egiteko Andoni Egaña  igeltseroari deitu dio. Igeltseroak astebete darama etxean, baina lanak ez doaz behar bezain bizkor. Launa bertsoko sorta osatu zuten biek txapelketa hartan modan jarri zen Kaxianoren "Kantatzera nijoa" doinuan.

 Gaia bera eta gaiari heltzeko modua garaiko umore-klabeen adierazle dira.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu