Larunbatean jokatu zen, Markina-Xemeinenen 2017-06-05

Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak irabazle Bizkaiko Taldekakoan

Etxekoak irabazle. Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak nagusitu dira Bizkaiko Taldekako finalean. Iurreta eta Abadiñako taldeak izan zituzten oholtzakide. 150 entzule bildu ziren frontoi txikian eta giro beroan joan zen finala. Bertso hautaketa zabala sarean izango da gutxi barru.
Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak nagusitu dira Bizkaiko Taldekako finalean. Iurreta eta Abadiñako taldeak izan zituzten oholtzakide. 150 entzule bildu ziren frontoi txikian eta giro beroan joan zen finala. Bertso hautaketa zabala sarean izango da gutxi barru.

Hiru talde aritu ziren finalean:  Iurretako Iurretako Bertso Taldie, Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak eta Abadiñotik Koipelustre´s. Bertsotan, Iurretatik Justo Alberdi, Kristina Mardaras eta Iker Apraiz, Markina-Xemeindik Josune Aramendi, Nahia Ibarzabal eta Nerea Ibarzabal, eta Abadiñotik Aitor Bizkarra, Igor Galarza eta Txaber Altube. Gai-emaile lanetan, Maddi ibaibarriaga eta Ainhoa Urien aritu ziren.

Bizkaiko Taldekakoan, 30 taldek parte hartu dute, eta modu autogestionatuan antolatu dituzte txapelketa osoan zehar saioak. Eguna borobiltzeko, Joxpa taldearen erromeriak alaitu du iluntzea.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza