Goizeko 11:00etan, Trinketean 2017-06-08

Eskolarteko finala larunbatean Saran

Hamairu bertsolari arituko dira kantuan: Aroa Arrizubieta, Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Oier Urreizti, Iruri Altzerreka, Beñat Bilbao, Oihana Arana, Jokin Irastorza, Julene Etxeberri, Irati Alcantarilla, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Haritz Capot.
Euskal Herriko eskolarteko finala jokatuko da larunbatean Saran. Hamairu bertsolari gazte arituko dira kantuan, bakoitza bere herrialdeko eskolartekoan sailkatuta: Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002); Baxenabarretik, Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000) eta Oier Urreizti Lafitte (Bidarrai, 2000); Bizkaitik, Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000) eta Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo, 1999); Gipuzkoatik, Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001) eta Jokin Irastorza Zabalegi (Oiartzun, 1999); Lapurditik, Julene Etxeberri Pacheco (Sara, 2001) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); Nafarroatik, Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999) eta Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001); eta, Xiberoatik, Haritz Capot Thornary (Zalgize, 2001).

Pantxika Solorzano eta Joana Itzaina ariko dira gai-jartzen eta saioa aurkezten, hurrenez hurren. Epaile taldea herrialde bakoitzeko ordezkari banak osatuko du: Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia), Elisa Iztueta (Gipuzkoa), Lierni Elorza (Lapurdi), Saioa Mitxelena (Nafarroa) eta Iban Thicoipe (Baxenabarre). Egungo Euskal Herriko Bertsolari txapeldunak jantziko dio txapela irabazleari, Amets Arzallusek.

Ondoren, 14:30ean bazkaria eskainiko da Lur Berri aretoan, Idokiren eskutik. Bazkalostean, Lur Berrin bertan, rapean ariko dira Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre, freestylean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza