"Mendialdeko bertso zortea" 2017-06-14

Mendialdeko bertso musikatuen bilduma

Mendialdeko bertso musikatuen bilduma
Urteetan sortutako bertso musikatuak disko batean bildu dituzte, herrigintzan ari diren hainbat talderen eskutik. Larunbatean egin zuten aurkezpena Kanpezun.
 Bertsoa eta herrigintza estuki lotuta egon izan dira. Arabako Mendialdean ere, urteetan zehar bertsoz hornitu izan dira herrigintzatik sortutako ekimenak. Era horretan osatutako lanak disko batean bildu dituzte orain, Mendialdeko bertso-eskolak gidatuta.

 "Mendialdeko bertso zortea"

 "Mendialdeko bertso zortea" izena jarri diote diskoari. Zortearen bidez etxerako egurra bildu, basoak garbitu eta berritu eta suaren inguruan bildu eta berotzen da. Hortik dator diskoaren izena ere: Mendialdeko ekimenetarako sortutako bertsoak bildu dituzte.

 Herrigintza protagonista

 Auzolanean osatutako lana da "Mendialdeko bertso zortea", eskualdeko euskaltzale eta musikariek hartu baitute grabaketan parte. Mendialdeko bertso-eskola; Maeztuko Amezti euskara taldea; Kanpezuko XVII. mendea kultur elkartea; Lagran, Maeztu eta Kanpezuko AEKko ikasleak; Lamingorriak emakume taldea; Kanpezuko institutuko DBHko ikasleak; Korresko herritarrak; Kanpezuko Gazte Asanblada; The Ashes musika taldea eta Mendialdeko gaitero, txistulari eta musikariek hartu dute parte ekimenean. Proiektuak Arabako Foru Aldundiaren eta Mendialdeko Kuadrillaren laguntza ekonomikoa jaso du. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza