33. edizioa da aurtengoa 2017-07-18

Basarri bertsopaper lehiaketa martxan dago

Basarri bertsopaper lehiaketa martxan dago
Zarauzko Udalak antolatutako sariketa da. Uztailaren 31 baino lehenago bidali beharko dira lanak. Kategoria bakarra izango da.

 Bertsopaper lehiaketen artean ezagunenetako bat da Basarri Bertsopaper Lehiaketa. Zarauzko Udalak "euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian" antolatzen du urtero.

 33. edizioa

 33. edizioa izango da aurtengoa. Lanak uztailaren 31 baino lehenago bidali beharko dira honako helbide honetara:

  Zarauzko Udala - Kultura Departamentua
  Sanz Enea Kultur Etxea
  Nafarroa kalea, 22
  20800 Zarautz

 Oinarriak

 Gutxienez 8 bertsoko sortak aurkeztu beharko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera izango du. Irabazleak 1500 euro eta txapela jasoko ditu, eta bigarren geratzen denak 1000 euro eta oroigarria. Sari-banaketa irailaren 1ean egingo da, Euskal Jaien barruan antolatzen den Bertsolari Gazteen Lizardi Txapelketaren barruan. Iaz Ekaitz Goikoetxeak jaso zuen lehenengo saria.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu