Atal berezia izango du 2017-09-12

Txapelketa zuzenean eta jarraipen zabala Bertsoan

Txapelketa osoa zuzenean emango du Bertsoak streaming bidez. Saioetako bertsoaldi onenak jarriko ditu biharramun eguerdirako eta bertsolarien iritziak jaso.

Bertsoak jarraipen zabala egingo dio Txapelketa Nagusiari, horretarako prestatutako atal berezian. Batetik, saio guztiak zuzenean emango ditu webgunean bertan, HD kalitatean. Saioen biharramun eguerdirako, bertsoaldi hautaketa zabala jarriko du sarean. Bertsolarien saio aurreko asmoak eta ondoreneko gogoetak ere bilduko ditu, besteak beste.

Bestalde, Hitzetik Hortzera telebista saioak ere txapelketari gertuko jarraipena egingo dio, irailaren 24tik aurrera, igandetan saioetako laburpenak eskainiaz. Horrez gain, Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin, ETBk txapelketari buruzko programa berezia eskainiko du lehen katean, Aulki Jokoa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza