Txapelketa Nagusiko saioarekin batean 2017-09-18

Bertso Eskolen Eguna Seguran irailaren 30an

Bertso Eskolen Eguna Seguran irailaren 30an
Goizean saioak izango dira taberna giroan, bazkaria, Bertsotruk edizio berriaren aurkezpena eta arratsaldean Txapelketa Nagusiko saioa. Gauean jarraituko egingo du festak. Bazkaritarako sarrerak salgai www.bertsosarrerak.eus gunean.

Euskal Herriko Helduen bertso eskolek urteroko topaketa izaten dute udazkenean, eguna partekatu eta bertsotan egiteko. Portugaleten izan zen iaz eta Seguran izango da aurten, irailaren 30an, egun horretan Txapelketa Nagusiko saioa ere Seguran dela. Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak antolatzen du ekimena eta aurten ere egun osoko egitaraua prestatu du. Eguerdian bilduko dira eta taberna giroan bertsotan egin ondoren bazkaria eta Bertsotruk ekimenaren 3. edizoaren aurkezpena etorriko dira. Bertsotruk ekimenak 30 bertso-eskola inguru mugitzen ditu udazkenetik udaberrirako tartean. Gero Txapelketako saiora joango dira denak eta ondoren jarraituko du festak. Afaria Julene Otaegi eta Jone Uria trikitilariek girotuta ta 23:00tan kontzertua eMePebo5t taldearen eskutik.

Bazkarirako txartelak, eskuragai
Irailaren 24ra arte lortu ahal izango dira Bertso Eskolen Egunaren baitan egingo den bazkarirako txartelak. 15 euroren truke erosi ahal izango dira www.bertsosarrerak.eus atarian bertan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza