Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-09-30
Jon Martin nagusitu da Seguran jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurdenean. Beraz, oiartzuarra zuzenean sailkatu da Bastidako finalaurrekorako. 700 lagunetik gora bildu dira Segurako frontoian. Jon Martin, Nerea Elustondo, Beñat Iguaran, Ander Fuentes 'Iturri', Unai Gaztelumendi eta Felix Zubia aritu dira bertsotan, Oier Suarezek aurkeztuta. Bertsoa.eus-ek zuzenean eman du ekitaldi osoa.
Honela geratu da sailkapena:
1. Jon Martin 673,5
2. Nerea Elustondo 665,5
3. Beñat Iguaran 655,5
4. Ander Fuentes "Itturri" 629,5
5. Unai Gaztelumendi 620
6. Felix Zubia 594
Bihar Leitzan jokatuko da hirugarren final laurdena. Han izango dira kantuan Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Unai Agirre.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28