Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-10-01

Oihana Iguaran finalaurrekoetara zuzenean

Oihana Iguaranek 714 puntu lortu ditu eta bera izan da Leitzan jokatu den final laurdeneko irabazlea. Jarraian sailkatu dira: Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Unai Agirre eta Oihana Bartra. 1200 lagunetik gora bildu da Leitzako kiroldegian.

Oihana Iguaranek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren final laurdena, gaur Leitzan. Beraz, azaroaren 12an Durangon jokatuko den finalaurrekora sailkatu da zuzenean. 1200 lagunetik gora bildu da Leitzako kiroldegian eta honako sei bertsolari hauek aritu dira kantuan, Maider Ansaren agindutara: Unai Agirre, Julio Soto, Oihana Iguaran, Agin Laburu, Oihana Bartra eta Iñaki Apalategi.

Honela sailkatu dira sei bertsolariak: 

Oihana Iguaran      714
Agin Laburu           686
Iñaki Apalategi       685
Julio Soto              678,5
Unai Agirre            674,5
Oihana Bartra        619,5

Datorren astean final laurdenak Zalla eta Zumaian

Bertsolari Txapelketa Nagusiak lehen fasearen erdia gaindituko du datorren astean Zalla eta Zumaian ospatuko diran laugarren eta bosgarren final laurdenekin. Sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian eta herriotako salmenta puntuetan.

 

Leitzako bertsoaldi onenak sareko plazan

Bihar goizean Bertsoa.eus atarian ikusgai izango da Leitzako final laurdeneko bertsoaldi hautaketa zabala. Horrez gain, oholtza gainean jardun duten bertsolarien iritzi eta sentipenak ere batuko ditugu bideo batean.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu