Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkartearen esktutik 2017-10-03

Larraldea bertsopaper sariketa abian

Larraldea bertsopaper sariketa abian
Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek Larraldea bertsopaper lehiaketa jarri dute abian. Irekia da eta gazte zein helduen mailako sariak ditu. Lanak igortzeko azaroaren 1a arteko epea du.

Bertsopaper lehiaketa berri bat sortu dute Senperen, Larraldea sariketa, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteen esktutik. Gazte eta helduen maila izango ditu eta bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake. Gaia, norbere esku bi mailetan.

 

Gazteen mailan idatzi beharreko bertsoak gutxienez 4 eta gehienez 8 izango dira.

Helduen mailan idatzi beharreko bertsoak gutxienez 6 eta gehienez 10 izango dira.

 

Lanak igortzeko epea: 2017ko azaroaren 1a

Lanak helbide honetara bidaliko dira: Lapurdi 1609 Elkartea

Larraldea Bertsopaper Lehiaketa

e-postaz: Larraldea, Amotze auzoa

lapurdi1609@laposte.net 64310 SENPERE

BALDINTZAK

- Bertso guziek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

- Ezinbestekoa da, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.

- Lanak posta arruntez bidaltzerakoan: bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutun-azal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Bi gutun-azaletan bertsogilea zein mailatara aurkezten den zehaztu behar da.

- Posta elektronikoz bidali nahi badira, .odt edo .pdf formatuko bi dokumentu bidali behar dira. Batean bertso sorta bera izengoitiz sinatua eta bestean goitizena eta norbere xehetasunak.

 

SARIAK Helduen maila

Gazteen maila

1. Saria:

300€

1. Saria:

BTNko finaleko sarrera + XILABA jertsea + Hiztegia

2. Saria:

200€

2. Saria:

BTNko finaleko sarrera + XILABA kamiseta + Hiztegia

3. Saria:

100€

3. Saria:

BTNko finaleko sarrera + Hiztegia

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu