Astelehenero 22:30etan ETB1en 2017-10-16

Bertsolaritza ardatz astelehen iluntzetan ETB1en

Bertsolaritza ardatz astelehen iluntzetan ETB1en
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren urtea da aurtengoa eta hori aitzaki hartuta udazkeneko Etb1 kateko iluntzeetan bertsolaritza ardatz duten emanaldiak emitituko dira. Urriaren 16an "Mundu bat ahoz-aho", urriaren 23an "Txapelketa Nagusiei errepasoa" saio berezia eta urriarean 30etik aurrera "Aulki-jokoa" programa berria.

Etb1 kateak abiatu du udazkenerako bertsolaritza ardatz izango duten emanaldi sortaren emisioa. Urriaren 9an Lander Garroren "Bertsoaren aldagelan" dokumentala ikusteko aukera izan zen, 2013ko Txapelketa Nagusian ekoiztu eta estreinatu zen ikus-entzunezkoa. Dokumantalak, bertsoaren sormen-prozesua, transmiosia eta lehia aztertzen ditu.

Urriaren 16an beste herrialdeetako inprobisazioak ezagutzeko aukera ematen duen "Mundu bat ahoz-aho" dokumentala emitituko da, ikus trailerra hemen. Beñat Gaztelumendik zuzenduta, 2016an Mintzola Ahozko Lantegiak garatu eta Lanku Kultur Zerbitzuek ekoiztu zuen dokumentala. Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatzeko aukera ematen duen dokumantala da. Bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu sortzaileen bizipen petsonalen eta hausnarketen bidez.

Urriaren 23an Txapelketa Nagusiei errepasoa egingo dion programa berezia eskeiniko da. Aurten mende erdi bete da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik. Txapeldun Uztapide atera bazen ere, Xalbadorrek jasotako txistualdia bertsozaleen gogoetan iltzatu zen. Txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa egingo da urriaren programa berezi honetan. Ibilbide honetan luxuzko gonbidatuak parte hartuko dute: Mixel Itzaina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi.

'Aulki Jokoa' saio berriaren estreinaldia, laster ETB1en  

Urriaren 30ean  hasi eta datozen hilabeteetan "Aulki-jokoa" telebista-saio berria hasiko da ETB1en. Bertsolari Txapelketa Nagusia ardatz hartuta, egungo bertsolaritzaren gakoak ematea izango du helbburua telebista programak. Bertsolaritza izango du ardatz saioak eta Edurne Azkarate izango da gidaria.  Andoni Egaña bertsolariak 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruz hitz egingo du programan eta gaur egungo bertsolarien gakoak eskainiko ditu astero-astero. Saioan parte hartuko duen beste bat Juantxo Zeberio izango da eta honek bertso-doinuak aztertuko ditu musikaren ikuspuntutik.

Emanaldi guztiak gaueko 22:30ean izango dira ETB1en.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri