Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-10-17

Amaitu dira finalerako sarrerak

Amaitu dira finalerako sarrerak
2017ko edizioko finalean ere bertsozalez beteko da BEC. Urriaren 15ean eskegi zen "ez dago sarrerarik" kartela leihatiletan. Aurten, bazkideek izan dute sarrerak erosteko lehentasuna irailaren 12tik urriaren 2ra bitartean. Finalerako autobus eta bazkarirako sarrerak wwwbertsosarrerak.com atarian eskuratu daitezke.

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko final laurdenetako saioak amaitzearekin batera amaitu dira BECen ospatuko den Txapelketako finalerako sarrera guztiak. Duela lau urte gertatu bezala aurtengo edizioan ere bete egingo da finalerako Bertsozale Elkarteak prestatzen duen BECeko aforoa. Urriaren 15ean saldu ziren finalerako azken sarrerak eta hortaz ez da sarrera gehiago jarriko salgai.

Bazkideek sarrerak erosteko lehentasuna

2017ko edizioan Bertsozale Elkarteak bazkideen garrantzia nabarmendu nahi izan du eta horrela azpimarratu zuen Iñaki Murua, elkarteko lehendakariak, irailaren 12an Txapelketako aurkezpen ekitaldian, Bilbon. Hori dela eta, bazkideek lehentasuna izan dute abenduaren 17ko finalerako sarrerak erosteko. Bertsolari Txapelketako Nagusia 2017ko aurkezpen ekitaldian eman zitzaien bazkideei sarrerak erosten hasteko aukera eta bazkide ez direnek urriaren 2tik aurrera erosi ahal izan dituzte.

Finalera joateko autobuserako tiketak salgai

Abenduaren 17an BECen ospatuko den Txapelketako finalera joateko autobusetako tiketak salgai daude 14 euroren truke www.bertsosarrerak.eus web atarian. Tiketak erosteko aukera abenduaren 5ean amaituko da. Geltokiak eta ordutegiak abenduaren 12an jakinaraziko dira Bertsozale Elkartearen webgunean eta sarrerak erosi diren posta elektronikora bidaliko den jakinarazpenean. Finala amaitu eta orduerdira irtengo dira autobusak Barakaldotik. Garraio zerbitzua Aizpurua Autobusak enpresak eskeiniko du.

Finalean bazkaltzeko bi aukera; Catering zerbitzua edo etxetik eramandakoa

BECetik 50metrotara etxetik eramandako janaria jateko prestatutako gune bat egongo da mahai eta aulkiekin. Bestalde, 18 euroren truke Iruña Catering enpresak menua jateko aukera eskeiniko du BECeko 6. pabiloian. Menua: Babarrunak txorizoarekin, oilasko izterra patata, txanpinoi eta entsaladarekin, hostopila izozkiarekin, ura, ardoa eta kafea edo infusioa. Bazkaritarako txartelak www.bertsosarrerak.eus web atarian erosi daitezke. Abenduaren 5a izango da tiketak erosteko azken eguna.

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri