Barañainen, Lanaben 2017-10-11

Bertsokabi sariketako azken kanporaketa ostiralean

Bertsokabi sariketako azken kanporaketa ostiralean
Sei bertsolari arituko dira binaka: Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi; Saioa Alkaiza eta Aitor Irastortza; Saats Karasatorre eta Unai Artieda. Barañainen, Lanaben, 20:30etan.

Bertsokabi sariketako hirugarren kanporaketa jokatuko da ostiralean Barañainen, Lanaben (Lagunak alboan), 20:30etan. Sei bertsolari arituko dira binaka: Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi; Saioa Alkaiza eta Aitor Irastortza; Saats Karasatorre eta Unai Artieda.

Aurreko bi asteetan beste bi kanporaketa jokatu dira. Lehenbizikoan, Alazne Untxalo eta Irati Majuelo sailkatu ziren finalerako. Bigarrenean, Joanes Illarregi eta Ekain Alegre. Baraiñaingo bikote irabazlea ere finalera sailkatuko da. Finala urriaren 26an da, 19:30ean, Iruñeko Arrano Elkartean.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza