Urtero egiteko helburuz 2017-10-19

'Udazkeneko zapi janztea' jarri dute martxan Zaldibian

'Udazkeneko zapi janztea' jarri dute martxan Zaldibian
Lau bertsolari, bertso-afari formatoan, librean zein gaiekin. Publikoaren gustukoenak zapia jantziko du eta hurrengo urtean berriz saioan parte hartzeko aukera irabazi. Lehen edizio honetan: Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi arituko dira.

Udazkeneko I. Zapi Janztea bertso ekimena antolatu dute Zaldibian, 'Zapiak bat' elkartearen eskutik. Ostiral honetan izango da, Zubiburu elkartean. Lau bertsolari, bertso-afari formatoan, librean zein gaiekin. Publikoaren gustukoenak zapia jantziko du eta hurrengo urtean berriz saioan parte hartzeko aukera irabazi. Lehen edizio honetan: Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi arituko dira.

Antolatzaileen esanetan, "lehia kutsurik ez diogu eman nahi saio berezi honi, baina bai esanahi berezia: saioa irabazten duen bertsolariari zapia jantziko zaio (eta ez txapela). Emakumeak txapelketetan gizonezkoen txapela janztera ohitu dira. Ez, ordea, gizonezkoak emakumeen jantzietara, Inauterietan eta barregarri azaltzeko ez bada. Bertso-afari honetan emakumearen ikurra den zapia goratu nahi dugu. Ohorea izango da bertsolariarentzat zapi hori janztea, izan gizon zein emakume. Eta historiako I. Zapi Janztearen lekuko izango gara".

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza