Asteburu honetan 2017-10-20

Jon Azpillaga omenduko dute Xalbador Egunean, Urepelen

Jon Azpillaga omenduko dute Xalbador Egunean, Urepelen
Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi 'Loidisaletxe II' eta Jose Luis Gorrotxategi arituko dira bertsotan igandean, Deiadarra elkartearen eskutik. Joxe Mari Iriondok Azpìllagari buruzko hitzaldia emango du.

Egitarauari begira, larunbaterako kontzertua iragarri dute Urepeleko elizan. Euskal kantuak eta musika klasikoa, Estitxu Sistiaga (pianoa), Nikole Baqueriza (ahotsa) eta Mikel Urdangari biolin-jolearen eskutik. Ondotik, afari alaitua.

Igandean, goizeko 9:00etan ohiko ibilaldia izango da, Xalbadorren etxola eta Urepele herria ezagutzeko. Gero, meza eta 11:15ean Joxe Mari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainaren hitzaldia iragarri dute, Urepeleko eskolan emango dena; hitzaldi honetan Jon Azpillaga bertsolariaren bizitza aletuko du Iriondok, modu arin eta didaktikoan.Goizean, Bilboko Salbatzaile dantza taldea eta herri kirolak ere izango dira.

Bertso jaialdia bazkalostean
Xalbador Egunaz bertso jaialdia izaten da urtero bazkalostean, frontoian. Aurtengoan Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi "Loidesaletxe II" eta Jose Luis Gorrotxategi arituko dira. Aurtengo Xalbadorren Eguna erromeria batekin itxiko da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu