Alberto Irazuren saiakera 2017-10-21

Rocka puntua! Bertsoaren eta rockaren uztarketari buruzko liburua

Rocka puntua! Bertsoaren eta rockaren uztarketari buruzko liburua
Bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko saiakera idatzi du Alberto Irazu andoaindarrak. Abestietatik bertsoetara eta bertsoetatik abestietara saltoka dabilen hausnarketa-lana. Ostegunean aurkeztu zuen Donostian musika zein bertso munduko lagunez inguraturik.

Rocka puntua! izena eman dio Alberto Irazuk (Andoain, Gipuzkoa 1970) argitaratu berri duen bertsoaren eta rockaren arteko loturez diharduen saiakerari. Pamiela argitaletxearekin plazaratu du eta ostegunean aurkeztu zuen Donostian musika zein bertso munduko hainbat lagunez inguratuta; besteak beste: Andoni Egaña eta  Niña Coyote eta Chico Tornado taldeko Koldo Soret eta Ursula Strong.

Bertsotik rockera, Bertso & Rolling eta Odolaren mintzoak eta transfusioak

Liburua hiru ataletan bereizita dago : Bertsotik rockera, Bertso & Rolling eta Odolaren mintzoak eta transfusioak. Kronika zatiak, pasadizoak eta fikzioak osatzen dute Irazuren saiakera. "Euskara rockean sartu ez balitz, gaur ez litzateke egongo rockaren eta bertsoaren arteko akelarrerik" zioen Irazuk aurkezpen ekitaldian. Andoaingo gaztetxea, Bap!!, Joxe Mari Iriondo, Uztapide, Negu Gorriak... Bertsoaren eta rockaren loturan presente izan ziren musika talde, bertsolari eta bestelakoei buruz irakurtzeko parada eskeintzen du Rocka puntua! liburuak. Irakurri Itziar Ugarte Irizar kazetariak Badok.eus atarian aurkezpen ekitaldiaren ostean idatzitakoa hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza